Maiatzaren 12tik 15era izango da
Leioako Kaleko Artisten Azokaren hamabigarren edizioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, helburuetako bat sormen artistikoa bultzatzea da, "zabalkunde, berrikuntza eta konpromisorako toki gisa kalea erabiltzen duten adierazpenetan". Gauzak horrela, "zuzenean egindako arte adierazpenen forma eta prozesu berriak balioztatu nahi dira", gaineratu dutenez. Printzipio horrekiko leial, eta hasieratik, Umore Azoka konpainia ezberdinekin elkarlanean aritu da, bai Euskal Herrian, bai Espainian, eta horiek babestu ditu kaleko emankizun berrien arte ekoizpenean. 2011ko edizioan, Deabru Beltzak taldearen "The Wolves", Kukai Dantza Konpaniaren "Karrikan", Destroy Producciones-Alicia Soto-Hojarasca Danzaren "La Petite Voiture" eta Markeliñeren "Anomalia Magnetica" lanak produzitzen lagunduko du. Argazkian, Kukai Dantza Konpainia / ©
Leioa.net.