"Un paseo por el Mekong" lelopeko hitzaldia entzuteko aukera izango dute, ostiral honetan, martxoak 18, Sopelako Kurtzio Kultur Etxera gerturatzen direnek. Solasaldia iluntzeko zazpietan abiatuko da, Aitor Mantuliz Villateren eskutik. Asia aldeko Mekong ibaia, gure planetako barne arrantzu sistemarik handientzat jotzen da eta lurreko landare eta animalia hirugarren dibertsitaterik handiena du, Amazonas eta Niloko arroen atzetik. Sei herrialde desberdinetatik igarotzen da eta milioika herrik bizi irauten dute hari esker eta bere natura aniztasunaren menpe daude. Alabaina, txinatar geldiarazte eraikuntzak dira bere etnien bizi iraupena arriskuan jartzen dutenak eta inguru horretan bakarrik bizi diren espezie anitzak mehatxatzen dutenak. Azken batean, planeta osoan ondoen mantentzen den ibai ekosistemaren suntsipena da. Argazkia: cc-by-nc-sa
Lu Monte.