Etxera bueltan da Arantza Zulueta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 15a, 20:09
Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna Espainiako Auzitegi Nazionalean agertu behar izan du gaur goizean. Izan ere, bere aurka kausa berri bat ireki du Fernando Grande-Marlaska epaileak eta horren aurrean deklaratu behar izan du Zuluetak. Hala ere, fiskalak ez du bere aurkako neurririk eskatu eta abokatua etxera bueltan da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez. Errepresioaren kontrako erakundeak zehaztutakoaren arabera, "aurrez zituen egozteak mantentzen zaizkio Zuluetari, berririk gabe. Aurreko egozteetatik kausa berri bat ireki diote, baina finean aurrez auziperatua zegoen arrazoi berdinak mantentzen dira". Argazkian, Arantxa Zulueta 2010eko apirilaren 18an atxilotu zuen Guardia Zibilak, presoen abokatuen kontrako sarekadan / cc-by-sa Askatu.org.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun