Euria gogotik botako duelakoan abisu horia eman dute gaurko eta biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 15a, 20:09

Haizeteen alerta bertan behera utzi ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du gaur eta bihar artean iragarritako euri jasak direla eta. Izan ere, Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera datozen orduetan euria gogotik botako du eta Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 60 litro metro koadroko pila daitezke. Gaur arratsaldetik biharko 19:00ak arte espero dituzte balizko euri jasa bortitzenak. Iragarpenen arabera, asteazkenean hodeiek zerua estaliko lukete eta giroa euritsua izango litzateke; kostaldean barra-barra egingo luke euria, "etengabe", Euskalmeten ustez. Egunaren amaieran barnealdean atertzera egingo du, baina kostaldean euria egiten jarraituko du. Tenperatura jaitsiko da eta giro fresko eta ezatsegina edukiko dugu, beraz.

Ostegunean kostaldean giroak ilun samar segituko du, baina aurreko egunean baino gutxiago botako du euritan. Barnealdean ostarteak zabalduko dira, arratsaldean batez ere, baina hor ere euria egin dezake oraindik. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun