Getxo Kirolak udal erakundeak bazkideentzako doako hiru ikastaro antolatu ditu hurrengo larunbatetarako: yoga familian, capoeira eta tai ji, hurrenez hurren. Aipatu ekimenak "kirol praktika bere alderdi zabal eta parte-hartzaileenean sustatzeko prestatu dira", tokiko iturriek adierazi dutenez. Lehenengo saioa apirilaren 2an izango da, 10:00etatik 11:30era, Algortako Fadura kiroldegiko erabilera anitzeko pabiloian. Bertan, 70 pertsonek parte hartu ahal izango dute, bikoteka. Horiek pertsona nagusi batez eta 14 urte baino gutxiagoko beste batez osatutaak egon beharko dira. Jarduera horretan edo besteetan interesa dutenek 944 308 070 edo 944 045 151 telefono zenbakira dei dezakete. Argazkian, David Bustamante "Zuku", gorriz, Sopelako Tai Ji Taldeko bere ikasleekin / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!