Leioako Pop-Rock Lehiaketaren hamaikagarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek igandean, hilak 20, izango dute azken eguna. Gutxienez, bost abesti dituen CDa postaz bidali beharko dute Aldapabarrena kaleko 2. zenbakian dagoen Aterpe Leioa Gaztegunera. Udal iturriek gogoratu dutenez, disko bat baino gehiago kalean ez duten edota aurreko urteetan sariketa irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke soilik. Bi arloetako batean eman dezakete izena: pop-rocka edo metala. Horrenbestez, apirilaren 18rako, modalitate bakoitzeko hiru talde aukeratu beharko ditu epaimahaiak eta finala jokatuko dute horiek, oraindik zehaztu ez duten egun eta orduan, San Juan jaietako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.800 euroko saria jaso eta diskoa grabatuko dute. Argazkian, Natalia Sainz de la Mazaren "Ampli retro" izeneko kartelarekin iragarri dute aurtengo Pop-Rock Lehiaketa / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!