Segiko gazteen euroaginduei buruzko saio berezia emango du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 15a, 23:39

Ipar Euskal Herrian atxilotu dituzten Segiko zazpi gazteen zein aske jarraitzen duen Irati Tobarren aurkako euroaginduei buruzko saio berezia emango du aste honetan Koska irratiak. Irati Tobar Segiko gaztea eta Iker Elizalde zein Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak gose greba egiten ari dira egun Espainiak eskatutako euroaginduaren aurka. Lagun horiek atzo Antxeta irratiari esker egindako elkarrizketa saioa eskainiko du datozen egunotan “Edukiontzia” saioak. Eskubide poiltiko eta zibilen aldeko eta euroaginduen aurkako ekimen hori bihar, asteazkenean, 22:30ean; igandean, 20:30ean; datorren asteartean, 14:00etan; eta uneroro internetez entzun daiteke. Argazkian, Leioako campusean ere kanpaldi eta baraualdia egin dute Segiko gazteekin elkartasunez /cc-by-nc Topatu.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun