Palestinarrak jasaten ari diren apartheidari buruz jardungo dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 16a, 11:16

Israeli Apartheid Week izeneko ekimenarekin bat eginez, ostegun honetarako hitzaldia antolatu du EHU-Pacbi plataformak. Berriki, unibertsitateko ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileek osaturiko taldeak Israeli boikot akademiko eta kulturala bultzatzen duen Palestinar kanpaina (PACBI) bere egiten du; baita hori sustatzeko Europar plataformaren 2010eko Pariseko adierazpena berretsi ere. Horrenbestez, bihar, Israelek palestinar herriaren kontra darabilen apartheidari buruz arituko dira Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua goizeko 11:30ean jarri dute, Zuzenbide Fakultatean. David Bondia Bartzelonako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasleak hitza hartuko du. Argazkian, Israeli boikota egiteko aldarria Algortako kaleetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun