Emakumeen lan baldintza eskasak eztabaidatuko dituzte bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 16a, 11:32
Emakumeen lan baldintza eskasei buruzko hitzaldi-eztabaida izango da bihar, ostegunean, Aldai Patronatuaren egoitzan, Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian. Getxoko Udalak martxoaren 8an den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela antolatutako ekitaldien barruan dago solasaldia. Horren izenburua “Mirando la crisis desde la cocina: precariedad, trabajos y desigualdad” da eta hizlaria Amaia Perez Orozco Madrileko Unibertsitate Complutenseko Ekonomia Aplikatuko irakaslea, feminista eta argitalpen ugariren egilea. Hitzaldia iluntzeko zazpietan hasiko da. Argazkian, martxoaren 8an Algortan izandako mobilizazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun