Abisu laranja eman dute euriteengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 16a, 14:20

Abisu laranja ezarri du gaurko, asteazkena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, euriteak eta zaparrada mardulak espero direlako. Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera, baliteke kantaurialdeko ekialdeko zenbait puntutan 80 litro metro koadro baino gehiago pilatzea. Gainera, haizea zakar joko omen du eta termometroak behera egin. Ostegun arratsalderako eguraldiak hobera jotzea espero dute: ostarteak zabalduko lirateke eta atertu egingo luke. Hala ere, litekeena da ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiltzea oraindik eta tenperaturak aldaketa handirik ez jasatea. Ostiralean lurralde osoan eguraldiak hobera egingo ei du nabarmen. Iragarpenen arabera, arratsaldea edonon izango da eguzkitsua. Haizea ahuldu egingo da, baina oraindik iparraldetik joko du. Tenperatura maximoak igo eta kostaldean 16 ºC ingurura ailegatuko dira; minimoak, ordea, freskoagoak espero dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun