Kafe usainaz kutsatutako akordeez lagunduta, Mariaren ahots goxoak laztandu egin zaitzake lehen estrofan, leloan bortizkeriaz kolpatzen zaituen bitartean. Kalitate eta eskarmentu handiko musikari gazte bi elkartzen dira beraien talde gogokoenetakoen kantuak era akustikoan bertsioak egiteko.
Gitarra akustikoan Eriz aurkituko dugu. Krasis, Versen edota Amaiur taldeetan gitarra elektrikoa astintzeaz gain, bere alde lasaia erakusten digu Hutsa bikotean. Ahotsean berriz, Maria, Apurka talde akustikoari amaiera eman ondoren soinu gogorragoetan dabilena gaur egun Siroka taldearekin. Orain doinu lasaiagoekin aurkezten zaigu bere ahotsaren goxotasun eta indarraz goza dezagun.
Hutsa ta Doblearen aurkezpen bideoa (© Hutsa ta Doblea)