Etzi, ostiralarekin, urtero martxoan ospatzen duten
Arriluzeko Itsas Gurutze Gorriaren aldeko gala hartuko du
Abrako Erret Itsas Klubak. Gaueko 21:30etik aurrera, Areetako elkarte aristokratikoak gonbidatuentzako cocktail-a eta afaria eskainiko ditu. Ondoren, besteak beste, tokiko arropa-denden moda desfilea izango da, bertan 30 bat modelo boluntariok parte hartuko duela. Jantzien truke eta afarian aterako den etekin guztia Arriluze kaian dagoen Itsas Gurutze Gorriaren estazioari emango diote antolatzaileek, erreskate lanetan egiten duten lan handiarekin jarrai daitezen. Besteak beste, Blanca Roncal Azanza Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordeak ekimenean parte hartuko duela baieztatu du. Argazkian, Arriluzeko boluntarioak erreskate praktikak egiten Plentzian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.