Bestelako lanak
Willy Uribek honako eleberri hauek idatzi ditu: "Nanga", "Se que mi padre decia", "Revancha" eta "Cuadrante Las Planas". Halaber, surfaren munduaren inguruan liburu batzuk argitaratu ditu bere kabuz : "Cronicas del salitre", "A vueltas con la marea" eta "Surf Stimulador". Laster "Se que mi padre decía" eleberria kaleratuko da Frantzian Rivages argitaletxearen eskutik. Horretaz gain, makina bat argazki liburu argitaratu ditu, batez ere surf girokoak.