Hezkuntzaren arloko ehunetik gora profesionalek eman dute jada izena Leioan egingo den eskola-elkarbizitzarako proposamen berrien jardunaldian parte hartzeko. Ekimena bihar izango da, Kultur Leioa aretoko auditoriumean.
Leioako Udalak antolatutako eta Geuz
Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak lagundutako topaketak jarduera-proposamen berriak gehitu nahi ditu eskola-elkarbizitzako planei edukia emateko, baita ikastetxeek garatutako esperientziak partekatzea eta horren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzeko ere. Horrez gain, tokiko erakundeak argitaratutako "Eskola-elkarbizitzarako programak eta estrategiak" gida aurkeztu eta banatuko dute parte-hartzaileen artean. Jardunaldia goizeko bederatzietan hasiko da eta arratsaldeko ordu biak arte iraungo du. Hainbat profesional izango dira hizketan, psikologoak eta pedagogoak tartean, eta hainbat gai jorratuko dituzte, horien artean cyberbulling-a. Horretaz gain, eskola-elkarbizitzaren arloko ekimen berriak ezagutaraziko dira, besteak beste. Argazkian, ikasleak / © Getxoko Udala.