Leioako emakume idi probetan lortutako dirua Saharara bideratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 17a, 19:41

Leioako Udalak eta Leioa Kirolzaleak elkarteak hilaren 5ean Ondizen ospatutako idi-proben irabazien taloia eman diote gaur Sahararen aldeko Fath elkarteari. Joan den martxoaren 5ean ospatu ziren Ondizko probalekuan emakume arteko lehenengo idi-probak. Leioa Kirolzaleak eta Leioako Udalak antolatutako ekintza horrek hainbat lagun bildu zituen probalekuan, Irene Artetxe, Ainhoa Ibarluzea eta Amaiur Arbelaiz probalarien presentziak eraginda. Egun horretan bildutako diru kopurua, guztira 2.170 euro, ekintza solidario batetara bideratzea erabaki dute antolatzaileek; Sahararen aldeko lana etengabe egiten ari den herriko elkarteari, Fath-i, hain zuzen ere. Argazkia: © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun