Larunbat honetan, martxoak 19, hirugarren Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte Plentzian. Mozorrotzeko gaia superheroiak izango dira.
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) antolatuta, eguerdiko 12etan hasiko dira ekitaldiak, Ermitatze gaztetxean jaurtiko duten txupinazoaren bitartez. Hortik aurrera, jinkana-poteoak abiatuko dira. 14:30ean, berriz, antzerkia izango dute; eta ordu erdi beranduago indabada, Jai Alai pilotalekuan. Ermitatzen izena eman daiteke bazkarirako. Arratsaldeko egitarauari dagokionez, karaokea eta batukada izango dira 17:00etatik aurrera. Gauez, Feos pero Majos eta Dementzia taldeek emango dute kontzertua, 22:00etatik aurrera, frontoian. Amaitzeko, Auskalo Non taldeak girotuko du dantzaldia, sei hilabetez jo gabe egon ostean. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.