Berbakafean egindako hausnarketak idatziz jaso ditu Sarea Jostenek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 18a, 10:09

Sarea Jostenen ekimenez, otsailaren 25ean hainbat elkarte eta eragileetako 36 lagun elkartu ziren Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, berbakafea egiteko asmoz. "Word coffe" delako metodologiaren bitartez, ondoko gaien inguruko eztabaida eta hausnarketa egin zuten denon artean: euskararen egoera Getxo udalerrian eta Sarea Josten ekimena bera. Bada, jasotako ideia guztiak modu txukunean batu ostean, ekitaldi horren inguruko txostena plazaratu dute, parte hartu zuten lagun guztiei eskerrak ematearekin batera. Getxo udalerriko 30 eragilek (euskaltegiak, komunikabideak, herriko elkarteak eta taldeak, ikastetxeak...) abiatu zuten iazko otsailean Sarea Josten ekimena. Helburua erraza zen: herriko euskaldunak elkartu, elkar ezagutu eta elkarrekin jarduera xume batzuk antolatzea. Besteak beste, irratsaioak, erakusketa bat, hitzaldiak, dantzaldiak, bazkari bat... izan ziren bi astez. Aurten ere batzeko eta elkarrekin lan egiteko asmoa dutenez, hainbat ekimen darabilte buruan. Horietan, lehenengoa, berbakafea izan da. Argazkian, hainbat lagun otsailaren 25eko berbakafean.

Sarea Jostenek plazaratutako txostena irakurri:
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun