Sopeloztarra zen asteazkenean Zamudion tren batek harrapatutako gizona

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 18a, 10:33
Gizon bat hil zen asteazken eguerdian Zamudion, tren batek harrapatuta. Sopelako bizilaguna zen, "Deia" egunkariak aditzera eman duenez. Arratsaldeko hirurak aldera, oinezkoen pasabiderik ez zegoen tartea batean trenbidea gurutzatzen saiatu omen zen gizonezkoa, beti ere EuskoTren garraio enpresak zabaldutakoaren arabera. Lezamarako bidean zihoan tren batek harrapatu egin zuen orduan. Bilbo-Lezama bideko 10/300 kilometro puntuan izan zen ezbeharra, trenbide bakarreko tarte batean. Istripuaren ondoren, Zamudio eta Lezama arteko tartea itxi zuten eta EuskoTrenek autobus zerbitzua jarri zuen bi geltokien artean. 16:30ean epaileak gorpua jasotzea agindu zuen eta zerbitzua martxan jarri zuten. Argazkia: cc-by-nc-nd demimismo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun