Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko hitzarmena adostu dute
Eusko Jaurlaritzak,
Bizkaiko Foru Aldundiak eta
Udalak. Finean, Garraio eta Herri Lan Sailak joan den hilabetean aurkeztutako proiektua onartu dute. Hala ere, tokiko erakunde urduliztarrak ez du sos bakar bat ere jarri beharko.
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) bitartez, Lakuako Gobernuak eta Aldundiak ordainduko dituzte erdibana egitasmoaren 15,3 milioi euroak.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) idatzitako proiektuari jarraiki, trenbidea Antsonekoa kaletik Sopelako kotxetegietara arte estali nahi dute, 550 metroko zatian. Tarte horretan, geltoki berria jarriko dute. Erdian nasa bakarra izango du horrek: 6 metro zabaleran eta 90 metro luze. Horraino heltzeko, eskailerak eta mugikortasun arazoak dituzten lagunentzako igogailua jarriko dituzte. Behin lanak hasita, 22 hilabetez luzatuko dira horiek, ETSren arabera. Hain zuzen ere, Maidagango pasonibela lurperatzen amaitu ostean hasi nahi dituzte obrak, 2012ko udaberri aldera. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko metro geltokian / cc-by
Egizu.