Plentzia Classic elkarteak antolatuta, maiatzaren 29an egingo da aurtengo antzinako ibilgailuen topaketa Plentzian. Horrela, 2008an sortutako ekimenak bere laugarren edizioa biziko du aurten. Ohi legez, Euskal Herritik zein kanpotik ehunaka auto eta motozikleta etortzea espero dute Plentzian. Horrenbestez, goizeko 9etan parte-hartzaileei harrera egin, ibilgailuen erakusketa abiatu eta azoka txikia irekiko dute, Astillero plazan. Ondoren, eguerdian, ibilaldia egingo dute auto eta motozikletek, inguruko udalerrietan barrena. Besteak beste, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, eta Urduliztik ibiliko dira, antolatzaileek aipatu dutenez. Ibilaldia bukatuta, sari banaketa ere egongo da: urrunetik datorren ibilgailuarentzat, ondoen zainduta dagoenarentzat eta zaharrenarentzat, besteak beste. Jardunaldian, 25 urte baino gehiago dauzkan edozein ibilgailuren jabeek parte hartu dezakete. Argazkian, orain hiru urte egin zuten lehenengo topaketa / © Plentzia Classic.