Zazpi euskal herritar epaituko dituzte gaurtik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAren "Bizkaia sarea" osatzea egotzita,
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Tartean dira Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra eta Iñigo Gutierrez Carrillo eta Aitor Cotano Sinde algortarrak. Lehenengoari, "Fernando Grande-Marlaska epailearen hilketa eta Benjamin Atutxa Eibarko PSE-EEko zinegotziaren bahiketa saiakerak" leporatzen dizkiote. Fiskaltzak 64 urteko espetxe zigorra eskatzen du Azkorrikoarentzat. Gutierrez eta Cotanori, berriz, 20 urteko kartzelaldia ezarri nahi diete, "talde terroristako kide izatea" egotzita. Horretaz gain, beste sei lagun daude auziperatuta, "Bizkaia sarea" osatzen zutelakoan. Beste laurak bezala, Frantzian espetxeratuta daude Aitor Artetxe Rodriguez eta Asier Borrero Toribio algortarrak, "epaiketaren zain", Europa Pressek aipatutakoaren arabera. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.