
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, ostiralean, martxoko azken ostiraleko mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan. Uribe Kosta eta Erandion ere elkarretaratze ugari egongo da herrietan. Algortan, UKBERRI.NETeko langileek azken ostiraleko ekitaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu dute, Euskal Herriko dozena bat kazetarirentzat askatasuna eskatzearekin batera. Besteak beste, Getxo irratian eta Egin irratian aritutako Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarra, "Egin" auziagatik espetxeratutako bederatzi lagun, tartean Jexux Mari Zalakain Leioa eta Erandioko campuseko irakaslea eta Jabier Salutregi "Egin"-eko zuzendaria, zein gazte mugimenduko bi kazetari, Info7ko Ion Telleria eta Gari Mujika, aske uztea eskatu dute. Ostiraleko kontzentrazioa iluntzeko zortzietan izango da, Telletxe plazan. Argazkian,
abenduan, Getxo eta Algortako hamaika eragile eta norbanakok eskatu zieten herritarrei urteko azken ostiraleko bateratzean parte hartzea.