ETAren "Bizkaia sarea" osatzea egotzita, zazpi euskal herritar epaitzen hasi behar zuten gaur Madrilen, tartean Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra eta Iñigo Gutierrez Carrillo eta Aitor Cotano Sinde algortarrak daudela. Hala ere, epaiketa bihar arte atzeratzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko lehen aretoak. Izan ere, abokatuek eskatuta, froga berria onartu du tribunalak: akusatuak Guardia Zibilaren eskuetan atxilotuta egon ziren egunetan grabatu ziren bideoak. Manuela Fernandez de Prado tribunaleko presidenteak azaldu duenez, Defentsak "eskubidea" du bideo horien edukia ezagutzeko, "akusatu eta lekukoei galdekatzen hasi baino lehen". Arratsaldean zehar izango dute irudiak ikusteko aukera. Argazkian, auzokide bat Cotanoren irudia sostengatzen, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!