Frantziako Poliziak ustezko etakide bat atxilotu du gaur goizean errepide kontrol baten ondorioz, Indren, aipatu herrialde erdialdean. Albiste agentziek zabaldutakoaren arabera, kontrolean auto bati gelditzeko agindua eman dio, baina autoak ihesari ekin dio; istripu txiki bat izan du, eta orduan atzeman dute emakumezkoa. Aipatu iturriek diote poliziei esan diela Jone Lozano Miranda dela eta ETAko kidea dela. Ustez pistola bat zeraman, baita ETAren dokumentazioa ere. Harekin batera omen zegoen gizon batek ihes egin du. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, Jone Lozano Jon Rosales preso algortarraren neskalaguna da. Izatez, aresoarra, Algortan bizi zen alde egin behar izan zuenean,
Etengabe bitakoran aipatu dutenez. Argazkian, atxiloketen aurkako manifestazioa Algortan, artxiboko irudian.