Martxa apirilaren 2an, larunbatarekin, hasiko da eta Eskuinaldeko kostaldea zeharkatuko du, Plentziatik Lamiakora. Ondoren, Bizkaiko Zubia gurutzatu eta Santurtziko La Kelo gaztetxean lo egingo dute. Apirilaren 3an, igandearekin, martxak Meatzaldetik jarraituko du, Muskizen amaitu eta Petronorreko Coke plantaren eta hondartza dragatzearen kontra ari den herri mugimenduarekin bat egiteko. Dagoeneko talde ugarik eman diote atxikimendua Bizkaia Benetan Maite koordinadorak zabaldutako adierazpenari. Uribe Kosta eta Erandion ondokoak ditugu: Uribe Kostako LZPren Aurkako Asanblada, Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimena, Eguzki, Talaia, Txipio Bai, Getxoko Andra Mariko Auzo Elkartea, Zubietako Auzo Elkartea, Getxo Antenarik Ez, Aldapan Bizi, Gobela Ibaiak Kaltetien Elkartea, San Nikolas-Antzoki Auzo Elkartea, Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanblada, Udondo gaztetxea (Leioa), Plaza Beltza herri kultur-gunea (Sopela), Sopelako gazte mugimendua, Itzubaltzeta gaztetxea, Leioako Gazte Asanblada eta Berango Eraikitzen herri plataforma.
Egitaraua:
Martxoak 26, larunbata
11:00 Txalaparta eta bertsolariak.
11:30 Prentsaurrekoa.
12:00 Basordara martxa eta zentralaren inguruko hitzaldia.
14:00 Batukada eta musika taldea.
14:30 Pintxoak.
Apirilak 2, larunbata
09:30 Plentzia.
Barrika.
12:00 Sopela (Atxabiribil).
13:30 Azkorri (parkinga).
Getxo.
15:30 Algorta (Kirikino).
Portu Zaharra
18:30 Itzubaltzeta / Romo (Itzubaltzeta).
18:45 Lamiako.
19:45 Bizkaiko Zubia.
Portugalete.
20:30 Santurtzi (La Kelo).
Apirilak 3, igandea
10:00 Santurtzi.
Bidegorri (pasabidea).
12:00 Ortuella (BBK).
13:00 Gallarta.
Las Carreras.
Muskiz (frontoia).