Athletic eta Glasgowko Celtics taldeek larunbatean jokatuko duten partida aprobetxatuz, ostegunetik aurrera, Euskal Herria-Irlanda jardunaldiak egingo ditu Herri Norte Taldeak. Horrela, lehenengo egunean, 19:00etan, "Bi nazio, bi gatazka, konponbide bakarra" hitzaldia eta bideo-emanaldia izango dira, Bilboko Zazpi Kaleetako La Bolsa aretoan. Sinn Fein-eko kide batek hitza hartuko du. Ostiralean, gaueko bederatzietatik aurrera, jai irlandarra izango da Itzubaltzeta gaztetxean, Deiedra taldearekin eta Dj Carax-ekin. Larunbatean, partidaren egunean, goizetik hasiko dira ekitaldiak. Horrela, 11:00etan, 75. eta 30. urteurrenetan, nazioarteko brigadei eta "hunger strike"-ko parte hartzaileei omenaldia (kontzertuak, horma-irudia, albokariak) eskainiko zaie Basurtuko txokoan. Arratsaldez, 14:30ean, alboka-poteoa izango da Zazpi Kaleetako La Marina tabernatik hasita; eta 17:30ean, "Europako nazioak elkarren eskutik" goiburuko kalejira hasiko da Santiago plazan, "Partida bat baino gehiago" ekimenak antolaturik. Bestalde, norgehiagoka hasi baino ordu erdi lehenago, hileko azken partidako kontzentrazioa egingo dute, "Euskal presoak San Mamesera" lelopean. Argazkia: cc-by-nc-sa
Gazskoin.