Egutegia:
Martxoak 21, astelehena: Lurralde antolaketa, 19:30ean.
Martxoak 22, asteartea: Hezkuntza eta Euskara, 19:30ean.
Martxoak 23, asteazkena: Kultura eta Kirola, 19:30ean.
Martxoak 25, ostirala: Politika feminista, 18:00etan.
Martxoak 29, asteartea: Gazte politika, 19:30ean.
Martxoak 30, asteazkena: Herri eredua, 19:30ean.
Martxoak 31, osteguna: Politika soziala, 19:30ean.
Leioaztar guztien iritziak, kezkak eta nahiak jasotzeko asmoz, atzo, astelehena, abiatu zituen herri jardunaldiak tokiko ezker abertzaleak. Martxoaren 31ra arte luzatuko dira saioak, bakoitzean gai zehatz bati buruz hitz egingo dute. Atzokoan, lurralde antolaketaren inguruan jardun zuten. Izan ere, aipatu jardunaldien bitartez osatuko dute Leioatako herri programa. Hartara, oso garrantzitsu deritzote herritarrek zuzenean parte hartzeari. Eztabaida saio guztiak 19:30ean izango dira, Kurkudi herriko tabernan; hilaren 25ekoa izan ezik: 18:00etan izango da. Eztabaidarako oinarrizko txostenak ere eskura daitezke interneteko ondoko helbidean: