Apirilaren 7an, Trebiñutik irtengo da Korrikaren 17. edizioa. Helmuga, berriz, Donostia izango du hilaren 17an. Eskualdeari dagokionez, apirilaren 16an erandioztarrek hartutako lekukoa goizez (ikusi ordutegiak, pdf), Leioatik sartuko da eta hortik aurrera, Getxo udalerria, Berango, Sopela, Urduliz, Plentzia, Barrika, Gorliz eta Lemoiz zeharkatuko dituzte "euskalakariek", AEKko kideek euskarari zaletasunaz gain erabilera ere eskaintzen diotenentzat sortu duten hitz berria. Hamaika egun horietan eta bereziki Donostiako jaian Euskaltzaindia izango da omendua.
Apirilaren 16rako Uribe Kosta eta Erandioko Korrika ordutegiak
• 08:52:28, Erandio
• 09:38:37, Leioa
• 10:11:07, Itzubaltzeta / Romo eta Areeta
• 10:37:46, Algorta eta Getxo
• 11:25:25, Berango
• 11:39:43, Sopela
• 12:10:55, Urduliz
• 12:27:10, Plentzia
• 12:38:13, Barrika
• 12:59:40, Gorliz
• 13:25:40, Lemoiz