Arrazakeriaren kontrako ustekabeko ekintza egin dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 22a, 11:57

Arrazakeriaren kontrako ustekabeko ekintza egin zuten 70 lagun inguruk, atzo arratsaldean, Algortako Telletxe plazan. Parte-hartzaileek "Stop arrazismoa!" lelopeko pegatinak zeramatzaten eta, 19:30ean, bost minutuz geldirik geratu ziren, bertatik igarotzen ari ziren herritarren artean ustekabea eta jakin-mina eraginez. Martxoarenn 21eko Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzak bultzatutako ekimenekin bat egin zuen horrela Getxoko Udalak. Aipatu ekintzan Getxoko Antzerki Eskolak parte hartu zuen eta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste sei udalerri gehiagotan bezala, ekimena grabatu egin zuten eta www.stoparrazismoa.org webgunean ikusi ahal izango da. Argazkia: © Getxoko Udala.

Ikusi ekintzaren irudiak (© Getxoko Udala):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun