Algortan eta Bilbon erakutsiko ditu argazkiak Endika Basagurenek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 22a, 13:16

Hilaren bukaera artean, Algortako Kirol Portuko Matxitxako tabernan erakutsiko du bere lana Endika Basagurenek. Artista berangoztarrak "Alicia" izeneko argazki sorta jarriko du ikusgai. "Irudien bitartez egindako ipuin baten narrazioa dugu", azaldu duenez. Baina, mirarien herrialdea erakutsi beharrean, harropuzkeria, plazerak, galdutako objektuak... agerian uzten ditu, munduaren egoeraren ikuspuntu iluna islatzeko asmoz. Mostra goizeko hamarretatik aurrera ikusi ahal izango da, tabernaren kanpoko terrazan. Erakusketa berbera urtarrilean egon zen ikusgai Albe galerian, Ferrara udalerri italiarrean. Apirilean Arevaloko (Avila, Espainia) ferian jarriko dute. Bestalde, apirilaren 12ra arte zabalik egongo da Ondare Aretoan, Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko 11. zenbakian, "XXI. mendeko euskaldunak" erakusketa. Ordutegia ondokoa da: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, lanegunetan. Endika eta Ander Basaguren anai berangoztarren eta Amaia Hormaetxea bilbotarraren proiektuak Euskal Herriaren iraganaren eta modernitatearen fusioa erakusten du, argazkien bitartez. http://www.vascossiglo21.com webgunean bisita daiteke. Argazkian, XXI. mendeko bale arrantzalea / © Ander Basaguren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun