1987. urtetik emititzen daramagun lokalek historia berezia dute. 1986an sartu eta erabiltzen ez ziren lokal horiek auzotarrek konpondu zituzten, inolako hitzarmenik egon baino lehenago. Lokaletan sartu ostean Udalak Auzotarren Elkarteari laga zizkion eta, era berean, elkarteak Irola irratiari. Gune honetan ia 25 urte daramatzagu emititzen eta bertan beste horrenbeste jarraitu nahi dugu.
Nahiz eta Irola irratiaren egoera jada kritikoa ez dela esan dezakegun, direla aste batzuk bezala egoera zaila dugu, egoera berriak zer ekarriko duen ez baitakigu, oraindik ofiziala ez den egoera.
Bestalde egoera arazotsu honetan kolektiboek, irrati libreek eta abarrek emandako laguntza eta babesa eskertu nahi dugu eta auzoko gune libreen beharrarekin bat egin nahi dugu, oinarrizko mugimenduek eta gazteek kudeatutako guneen beharra.
Irola irratia irrati aske asanbleario eta autokudeatua da, pertsona askoren eginahalekin eraikia. 2011-2012ko hurrengo denboraldian Irratiaren 25. urtemuga ospatuko dugu eta zuokin guztiokin batera beste 25 urte betetzea espero dugu. FMko 107.5ean zein www.sindominio.net/irola webgunean entzun gaitzakezue.
Irola irratiaren batzarra