Getxoko Udalak 65 udaltzaini diplomak banatu dizkie "beren jarduera profesionalean zehar bere polizia lana oso era egokian betetzeagatik", Gobernu Taldeak iragarri duenez. Diplomak Imanol Landa Getxoko alkateak berak banatu ditu gaur goizean, Udaltzain-etxean, Kepa Miñambres Hiritarren Segurtasuneko zinegotziak lagunduta. Tokiko agintariek azaldu dutenez, polizien lana eta agindutako lanetan udaltzainek erakutsitako betebeharrekoaren zentzua baloratu dute, baita behar horiek ondo eta era arduratsuan betetzea ere. Imanol Landak "gure udalerriko pertsonen segurtasunaren eta ongizatearen alde lan egiten duten udaltzain guztien konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ekitaldian zehar. Ildo beretik, Landak nabarmendu du "Getxo segurtasun maila handiko udalerria dela eta horretara, dudarik gabe, zuek laguntzen duzue zuen profesionaltasunarekin, esfortzuarekin eta bete-beteko ardurarekin". Argazkia: © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!