Aletxu Zobaran euskal preso politikoa Parisko La Sante espetxetik Lyon Corbas kartzelara eraman dute,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Lyon Gorliztik 992 kilometrotara dago.
Hasieran La Santen eta Fresnesen sartu zituzten preso Frantziako Polizia Judizialak martxoaren 11n atxilotutako lau euskal herritarrak, tartean gorliztarra zela. Zobarani ETAren buruzagi militarra izatea leporatzen diote. Orain, baina, Frantziako iparraldeko espetxeetara eraman dituzte, "are gehiago sakabanatuz", errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez. "Aletxu Zobaran eta Urko Labaka Lyon-Corbasera eraman dituzte eta Iban Sanz de Jauregi eta Mikel Oroz berriz Liancourtera. Frantziako Gobernua pixkanaka sakabanaketan sakontzen ari da", adierazi dutenez. Argazkian, hilaren 13an ehun bat lagunek aldarrikatu zuten Plentzian Aletxu Zobaranen askatasuna.