"Atxiloketa gehiagorik ez!" lelopean, ostiral honetan, martxoak 25, Jone Lozanoren askatasuna aldarrikatuko dute Algortako kaleetan. Horretarako, 20:30ean abiatuko dira manifestazioan, Telletxe plazatik. AAMk nabarmendu duenez, emakumea inkomunikatuta jarraitzen du eta ez dago bere egoeraren inguruko albisterik. Bestalde, gaur eguerdian Lozanorekiko elkartasunez kontzentrazioa burutu dute Leioa eta Erandioko campuseko hainbat ikaslek. Izan ere, neskak soziologia ikasketak burutzen zebilen. Lozano
astelehen goizean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea delakoan. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu zuenez, emakumea Jon Rosales preso algortarraren neskalaguna da. Izatez, aresoarra, Algortan bizi zen alde egin behar izan zuen arte,
Etengabe bitakoran aipatu zutenez. Bitartean, manifestazioa egin baino ordu erdi lehenago azken ostiraleko elkarretaratzea izango da Telletxen bertan. Oraingo honetan,
UKBERRI.NETeko langileek egin dute deialdia. Argazkian, atxiloketen aurkako manifestazioa Algortan, artxiboko irudian.