Meñakoz kultur elkarteak "Memoria historikoa eta egungo egoera politikoa" lelopeko saioa antolatu du gaurko,
Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Hitzordua iluntzeko 7:30ean jarri dute, Kurtzio Kultur Etxean. Gainera, solasaldiari ekin aurretik, ikusentzunezko proiekzio ere izango da, aipatu dutenez. Ekitaldian Txema Uriarte
Euskal Memoria kolektiboko kideak eta
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilearen (Gite-Ipes) laguntzaile Lurdes Rodriguezek hitza hartuko dute. Duela urte eta erdi inguru hasi zuen bere bidea Euskal Memoria Fundazioak Iruñean. Ordutik boluntario sarea osatzen aritu dira, herriz herri eta auzoz auzo egitasmoa ezagutarazten eta Euskal Herriaren historia zein memoria kolektiboaren berreskurapenean jarduteko. Argazkian, zalantzarik gabe gorenean dagoen gaia da gaur jorratuko dutena.