Berangon Kukullaga izeneko jai batzorde herrikoia sortu dute. Udalarekin ados jarri ostean, aipatu eragilea izango da Santa Ana zein Santo Domingo festak antolatuko dituena,
Berango Eraikitzen herri plataformak zabaldu duenez. "Bertan, herriko kultur taldeetako kideok parte hartzen dugu, baina herritarrei guztiz zabalik dago, eta beraz, gogoak eta ilusioa duen edozein berangoztarrek parte har dezake, kultur taldeen kide izan ala ez", argitu dutenez. Astelehenero biltzen hasi dira Berangoetako kultur etxean, 19:30ean. Gogoratu, iazko uztailaren hasieran
jai batzorde herrikoia "disolbatzea" leporatu ziotela Anabel Landa alkateari herriko elkarteek. Hala ere, ez ziren besoak gurutzaturik geratu. Hilaren 23an, Berangotxu Rock jaialdia egin zuten Santa Ana auzoan, bertan festak zirela, jai herrikoiak aldarrikatzeko asmoz. Argazkian, dantzariak udaletxe ondoan iazko Santo Domingo jaietan / ©
Berangoko Albisteak.