Barrikako Udalak hirugarrenez antolatu du San Juan jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko
lehiaketa (pdf). Lanek ondoko esaldia izan beharko dute idatzita: “Barrika, Jon Deunaren Jaiak 2011”. Bere neurria 30x40 zentimetrokoa izan behar da, etzan gabe eta euskarri zurrunean egina. Kartelaren irudia CD edo DVD batean ere aurkeztu beharko da, PC bateragarria dena eta JPG formatuan. Eta horrekin batera egilearen datu pertsonalak itxitako gutun azal baten barruan. “Jon Deuna 2011 Kartelen Lehiaketa” leloa idatzita eduki beharko du kartazalak. Saria bakarra izango da: irabazleak 500 euro jasoko ditu. Hala ere, eman gabe utzi daiteke "aurkeztutako kartelek kalitate nahikoa ez badute", udal iturriek zehaztu dutenez. Sari banaketa maiatzaren 6an egingo dute, arratsaldeko zazpietan, Barrikako kultur etxean (Udaletxeko Bidea 2). Hain zuzen ere, bertan entregatu beharko dira lanak, epemuga apirilaren 16a dela. Argazkian, otsailaren 3an San Blas eguna ospatu ohi dute barrikoztarrek.