Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ontzat jo zuen atzo Getxoko Kultur Etxearekin sinatuko duen lankidetza-hitzarmena, erakunde getxoztarrak 2011n egingo dituen jarduerak zati batean finantzatzeko. Guztira, 225.000 euroko diru-laguntza emango diote. Hitzarmen horren bidez,
Getxoko Kultur Etxea udal erakunde autonomoaren honako programa hauek lagunduko ditu diruz Bizkaiko Foru Aldundiak: Getxo Jazz, Folk Jaialdia, Antzerki Jardunaldiak, Getxoarte, Komiki Azoka, Getxo Blues eta Udaberriko Kontzertuak. Bestalde, Bizkaia Zubia kudeatzen duen Transbordador de Vizcaya SL sozietateak 25.800 euroko diru-laguntza jasoko du, oinezkoentzako pasabidean egingo diren jardueretarako. Museo erakunde batzuen jardueren finantzazioa sustatzeko subentzioen artean kokatu du partida hori Aldundiak. Gogoratu dutenez, zubia monumentu historiko-artistiko eta gizadiaren ondaretzat jo zuen UNESCOk 2006an. Argazkia: © Getxoko Kultur Etxea.