Ostiralean Sopelan arituko da Bide Ertzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 23a, 20:19
Etzi, ostiralarekin, gaueko 22:30etik aurrera, Bide Ertzean taldeak Sopelako Kurtzio kultur etxean joko du, "Don Inorrez" disko aurkezpenaren biraren barruan. Sarrerak salgai daude Sopelako Gazte Bulegoan, sei eurotan. Dena den, bertatik igarotzerik ez duenak egunean bertan ere Kurtzioko leihatilan izango ditu salgai, ordurako sarrerarik geldituz gero. Sopelako emanaldian ETBko kamerak izango dira, aurrerago "Gaztea Live" saioan eskainiko baitute kontzertua. Bide Ertzeaneko kideek adierazi dutenez, "berezia izango da emanaldia, 'Don Inorrez' diskoko kantuak eskaintzeaz aparte, gure errepertorioko beste doinu batzuk ere eskaintzeko asmoa dugulako". Bestalde, taldekideak pozik agertu dira Bilbo eta Iruñeko kontzertuak bertan behera uzten behartu dituzten gaixotasunak atzean gelditu direlako: "Akabo birusak. Sasoiko gaude berriro. Eta akaso, lehen baino gogotsuago". Argazkia: © Bide Ertzean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun