“Egoerak argi erakutsi du. Neurri handieneko kamioiak arazorik gabe igaro dira, ondoko kaleetatik inolako zirkulazio eta espazio problemarik gabe. Ez da istilurik izan, ezta zirkulazio eteterik ere. Hau da, Marisa Arrueren PPk iragarri zuen gertaerarik ez da jazo. Errealitatea manipulatzeko beste saiakera bat izan zen”, gehitu du Loroñok. Trailer bakoitzak aipatu plaketako hiru unitate garraiatzen ditu. Aste honetan zehar eta hurrengoetan ibilgailu horiek Getxo Antzoki inguruko kaleetatik ibiliko dira berriro. Kultur gunearen eraikuntzarako materialak garraiatzeko erabili diren kamioi handienak dira, orain arte neurri handikoak erakinaren egituraren altzairua garraiatu dutenak izan baitira; 12 metro luzerakoak, hain zuzen ere.
Ondoko irudiak zabaldu ditu Getxoko Udalak: