"El Mundo" egunkariaren bertsio elektronikoak 20:48an filtratu duenaren arabera, Espainiako Auzitegi Gorenaren 61. Aretoak
Sortu alderdiaren aurkako epaia emango ei du. Pedro J. Ramirezen egunkariak orain dela ordu bat kaleratu duenari jarraiki, "Sortu maiatzaren 22ko hauteskundeak baino lehen alderdi gisa inskribatzea errefusatu du Gorenak". Orain, berriz, titular gordinagoa eskaintzen du: "Sortu M-22ra aurkeztea oztopatu du ETArekiko loturak ikusteagatik". Bestalde,
Europa Press albiste agentziak 21:50ak aldera zabaldu du albistea eta
"El Pais" Prisako agerkari digitalak une horretan jarritako titularraren arabera, berriz, "Batasunaren ondorengoa izateagatik Sorturi maiatzaren 22ko hauteskundeetara joatea ekidin dio Gorenak".
Eitb.com-eko espainolezko bertsioak eta
Gara.net-ek hiru magistratuk kontrako boto partikularra eman dutela azpimarratu dute.
Argibide gehiagorako: Berria.info. Argazkian, Iñaki Zabaleta Sorturen bozeramailea.