BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak bat-egite hotza burutzea erabaki zuten atzo arratsaldean, hiruren artean lortutako aurreakordioaren berri ematean ziurtatu zutenez. Mario Fernandez, Xavier Iturbe eta Carlos Zapatero sinatu zuten testua, hurrenez hurren BBK, Kutxa eta Vitalgo presidenteak. Gauzak horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kutxa publikoek banku lizentzia pribatu bat eskatu diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, bat-egite hotza egiteko beharrezko urratsa. Banku berriak 80.000 milioi euroko kapitala izango du eta BBK-k horren %62,5, 50.000 milioi, jarriko ditu. Hortaz, kutxa bizkaitarrak akzioen erdia baino gehiago izango ditu, baina bi herenak baino gutxiago. Akordioa gutxienez hamar urtetarako izango da. Dena den, erakunde bakoitza bere ohiko markarekin eta funtzionamenduarekin jarraituko du. Hiru kutxen artean 900 bat bulego dituzte eta herri gutxitan, Ermua edo Gasteiz kasu, dago erakunde bat baino gehiago. Espainiako bosgarren kutxa talderik handiena izango da entitate berria. Hiru kutxen kontseiluek, EAEko Lehendakariak, PSE-EEk, EAJk, PPk eta EAk oniritzia eman diote akordioari. Orain Espainiako Bankuaren baimena beharko dute kutxek. Argazkia: cc-by-nd
Richard Winchell.