Jardunaldiaren egitaraua:
• 16:00etan, Master Egunaren hasiera, eta erakusmahaien irekitzea. Erakusmahaiak: Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalaren erakusmahai orokor bat. Bertan, master ofizial, berariazko master eta etengabeko prestakuntzari buruzko informazio orokorra eskainiko da, baita bekak eta laguntzak, aurretiko izen-emate eta matrikularako prozedura eta abarri buruzkoak ere. Halaber, Unibertsitate Orientaziorako Zerbitzuko pertsona batek ostatu, garraio eta abarri buruzko galderak erantzungo ditu eta Nazioarteko Hedakuntzako beste pertsona batek mugikortasunari buruzkoak. Gainontzeko zazpi erakusmahaitan, gaika sailkatuta, master ofizialei buruzko informazioa eskainiko da.
• 17:00etan, Irekiera-ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektorea buru izango da.
• 17:15ak eta 17:45ak bitartean, EHUko Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterraren arduradun Agustin Sanchez-Lavega irakaslearen hitzaldia: "Buscando los origenes: una pasion por la investigacion del cosmos".
• 17:45ak eta 18:45ak bitartean, 2009/10 ikasturteko masterreko ikasle onenei sariak banatzea eta masterretan parte hartu duten bost ikaslek euren esperientzia pertsonalari buruz egingo duten aurkezpena:
- Amaia Arranz Otaegi, Kuaternarioa: Ingurumen Aldaketak eta Giza Oinatzak Masterra.
- Oihane Santamaria Campo, Sistema Txertatuen Ingeniaritza Masterra.
- Carolina Muguruza Millan, Farmakologia: Garapena, Ebaluazioa eta Sendagaiak Neurriz Erabiltzea Masterra.
- Maria Pilar Urabayen Albizu, Migrazioak: Migrazio-prozesuen Ezagutza eta Kudeaketa Masterra.
- Oihane Basoa Casado, Master in Language Acquisitions in Multilingual Settings Masterra.
• 19:00ak eta 20:00ak bitartean, mokadurako tartea.
• 20:00etan, Master Egunaren amaiera.