Aprendeh Euskadi proiektuari buruz arituko dira gaur Plaza Beltzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 24a, 10:06
Gaur, osteguna, iluntzeko zazpietan, Aprendeh Euskadi proiektuari buruzko solasaldia izango da Plaza Beltza herri kultur gunean, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Elkarteak adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten Venezuelako pertsonen integrazioaren alde lan egiten du, bertoko Saprendeh elkartearekin. Horrekin batera, "Alli soy y alli existo" dokumentalaren emanaldia egongo da. Bestalde, apirilaren 1era arte, Aprendeh Euskadik antolatutako argazki erakusketa ikusgai izango da Plaza Beltzan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kultur-gunearen inaugurazioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun