Leioandi bisitatu zuten atzo, asteazkena, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren
Etxebizitza sailburuak eta Eneko Arruabarrena Leioako alkateak. Bertan,
babestutako 405 etxebizitzen eraikuntza sustatuko du Lakuako Gobernuak,
Visesaren bitartez. Lau bloketan banatuta, 101 etxe sozial eta babes ofizialeko beste 304 altxatuko dituzte. Eraikitze-lanak urte amaieran hasiko direla iragarri dute eta 2013ko amaierarako egotea aurreikusita dago. Egitasmoa bi fasetan garatuko dute. Lehenengoan daude bilduta sustapen publikoko BOEen multzoa hartuko duen sektorea urbanizatzeko obrak. Eusko Jaurlaritzak eta
Leioako Udalak izenpetutako hitzarmenaren arabera, Etxebizitza Saila ari da, une honetan, Elexalde hiribidea eta Unibertsitaterako tranbiaren plataforma hartzen duten obra horiek gauzatzen. Bigarren faseak, berriz, sustapen pribatuko etxebizitza libreak hartuko dituen eremua urbanizatzeko obrak hartzen ditu. Beranduago gauzatuko dira, higiezinen egungo egoeraren arabera. Leioandiko urbanizazio eta eraikuntza obrak 2010eko abenduan hasi ziren. Urbanizazioan 3,2 milioi euro inbertituko dira. Argazkian, ondoko itxura izango dute etxebizitzek / cc-by
Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.