"Arrazakeria, xenofobia eta gorroto-delituak" deritzon jardunaldia izango da bihar, ostirala, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua goizeko 10:45ean jarri dute, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Ordezkaritzako bigarren ikastegiko Arrosetoian. Arrazakeria eta Xenofobiaren Nazioarteko Egunaren haritik antolatu dute saioa, sarrera doan eta librea izango duena. EHUko iturriek adierazi dutenez, "jardunaldiaren helburua arrazakeriaren kontrako politika kriminala aztertzea da, batez ere epaileek legea ezartzerakoan duten arazoen ikuspegitik". Dena dela, Gobernuz Kanpoko Erakundeen ikuspegia ere presente izango da. "Haiek oinarri-lanean leku ezin hobeagotik euskal gizartearen bilakaera eta jardunbidea behatzeko aukera dute, baita horren aurrean legezko partaidetza taxuzkoa denentz epaitzeko ere", tokiko iturriek nabarmendu dutenez. Argazkian, martxoaren 21eko Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunean ustekabeko ekintza egin zuten Algortan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!