Getxo Antzokirako kamioiek arazoak sortuko dituztela uste dute inguruko bizilagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 24a, 14:26

Getxo Antzokiko obretara tamaina handiko materialak garraiatzeko, Telletxe eta Algortako Etorbide arteko bidegurutzetik sartu beharko dira 16,50 metroko luzerako kamioiak. Trailerrek "inolako arazorik ez" dute eragiten, udal arduradunen arabera. San Nikolas-Antzokia auzo elkarteari, ordea, "lardaskeria" iruditu zaio neurria. Bizilagunen ustez, tokiko erakundeak zabaldutako irudietan "argi eta garbi" ikus daiteke, "bihurgunea hartzeko, kamioiek errepidearen beste aldean sartu behar direla guztiz". "Arazorik ez izateko, trailerrek errepidearen bi erreietako trafikoa geldiarazi behar dute derrigorrez", gaineratu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun