Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ofizio bat helarazi dio Ertzaintzari Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentraleko 6. Salak, biharko Algortan deituta dauden mobilizazio biak debekatuz. Lehenengo deialdia "ETAko hainbat kideei gorazarre egitekoa" dela argudiatu du Eloy Velasco magistratuak. Alabaina, UKBERRI.NETeko langileek deituta, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzea eta
Euskal Herriko dozena bat kazetarirentzat askatasuna eskatzea du helburu, iluntzeko zortzietako, Telletxen deitutako kontzentrazioak. Izan ere, 2011n dinamika berria abian jarri dute herrian: hilabete bakoitzeko azken ostiralean Algortako eragile batek mobilizaziora deitzea. Bestalde, 20:30ean abiatu behar den manifestazioaren bitartez,
Jone Lozano Jon Rosales preso algortarraren neskalagunaren atxiloketa salatu nahi dute; "erakundeko ustezko kidea", Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Xedapena betearazteko "beharrezko baliabideak" erabiltzeko agindu dio Ertzaintzari Auzitegi Nazionalak. Bitartean, Jone Lozano gaur eramango dute epailearen aurrera, Efe agentziaren arabera. Argazkian, hilaren 4an, Ertzaintzak Algortako Amnistia tabernan egitekoa zen Jabi Gallaga preso politikoaren urtemuga festa eragotzi zuen, Fernando Grande-Marlaska epaileak aginduta.