Sopelako erdigunea eta hondartzak lotuko dituen oinezko zein txirrindularientzako pasabidea maiatzean hasiko dira eraikitzen, Udal Gobernu Batzarrak bere baiezkoa eman ondoren. Gaur egun, azpiegiturak exekuzio proiektuaren hasierako onarpena du eta behin betiko onartuko da hogei egunez publikoki aurkeztu eta gero, tokiko iturriek adierazi dutenez. Horrela, lanen kontratazioa maiatzean egin ahal izatea espero dute. Eraikitzen hasi aurretiko pausua da hori. Proiektuaren aurrekontua 600.000 eurotakoa da, Udalak berak finantzatuko duela, guztiz. Pasabidearen eraikitze lanen iraupena sei hilabetetakoa izango da. Hori dela eta, aurreikuspenen arabera, azpiegitura erabiltzen has daiteke 2011ko bukaeraren aurretik. Zaldain berria BI-2122 foru errepidearen gainetik joango da. Errepide horrek Sopela eta Barrika lotzen ditu. Azpiegiturak ia 140 metro luze izango ditu eta 4,5 metro zabal. Horrela, oinezko zein txirrindulariek erabili ahal izango dute oztoporik gabe. Argazkia: ©
Sopelako Udala.