Udal laguntzak eskatzeko epea agortzear dute Getxo eta Erandioko kultur elkarteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 24a, 18:38

Udalei urteko diru-laguntzak eskatzeko epea amaitzear daukate Getxo eta Erandioko kultur elkarteek. Izan ere, talde getxoztarrek bihar izango dute epemuga aipatu laguntzen eskaera txostena aurkezteko. Elkarte erandioztarren kasuan, ordea, lasaiago hartzeko moduan izango dira, datorren asteazkena izango baitute esleipenak betetzeko azken eguna. Getxoko Udalak 105.000 euro banatuko ditu kultur elkarteen artean, ohiko jarduerek sortutako gastuak eta funtzionamendu arrunta diruz laguntzeko asmoz. Inprimaki guztiak udal webgunean topa daitezke. Erandioko Udala eskuzabalagoa izango da kultur taldeekin. Izan ere, Getxoren biztanleria herena eta kultur talde askoz gutxiago ukan arren, bost mila euro gehiago inbertituko du herri kulturgintzan, 110.000 euro. Argazkian, Erandion urtero ospatzen da Kantagunea, ekain aldera.

Erandioko kultur diru-laguntzen dekretua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun